Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arazoak zituenean horixe egiten zuen: lasaitzeko, zapatak lustratu. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.
Konplizitate keinu bat egin zion eskopeta lustratzen jarraitzen zuen anaiari. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 164. orr.
Zutitu eta trapuarekin zaldiaren bizkarra lustratzen hasi zen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 197. orr.
Minutu batzuk lehenago lustratutako zapatak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 159. orr.
Ohitura zen zapatak oliotan urtutako kedarrez lustratzea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.
Idazmahai handi bat zegoen, ziratua eta kontu handiz lustratua. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 113. orr.
Harrotasunez adierazi zuen alabaren liburuekiko zaletasunarena, horren aipamenak Noraren nortasuna lustratuko zuen uste osoz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 107. orr.
Eskularru zuriak zituen, sable distiratsua eta larruzko pistola-zorro lustratua. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 75. orr.
Igandetako galtza motx eta zapata gogor baina lustratuak jantzi eta hirira abiatzen ziren. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 73. orr.
Berriro lur hartu zuten bere bota lustratuek. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 137. orr.