Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lurtasun iz lur izateko tasuna.
Pedro Páramon, beste zentzu fisiko horretan ulerturiko lurtasuna azpimarratu behar da, nik uste, hasiera-hasieratik [...]: Mexikoko lur bazter bat dugu irudikagai, Comala, hautsez eta nekez lurrarekin berdindutako bere jendeekin. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.
Itzul gaitezen lurtasunaren kontura, nahiz eta Comalako lurraren lehen irudia Paradisu izaniko Infernu batena ere baden. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.
Letek kantuz esanik dakigu, bestalde, lurtasuna zabarra dela txori hegalariarentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.