Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lurtar (orobat lurtiar g.er.) 1 izond/iz lurrari -ez Zeruari- dagokiona.

Lurtarra baino gehiago zerutiarra edo, hala nahi bada, bere barne hutsez eraikitakoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 190. orr.

Ez zirudien soinu lurtar bat, ez zen fabriketako tutuen gisako sirena bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.

Era horretako hainbat distira lurtarrez txundituta, fede erneberria iraungiz joan zen Agustin gaztearen baitan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.

Jaungoikoa abandonatuz gaitzari emanda bizi diren hiri lurtarreko biztanleek [...] betiko heriotza izango dute azkenean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 28. orr.

Kristau-aroko hogeigarren mendean Mendebaldeko munduan ezinbesteko galdera zen hau, nolabaiteko paradisu lurtar bat ideologia sekular gehienen helburua baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.

Joera horren azpian oso eragile lurtarrak egongo zirela: hiri, erresuma eta elizetako agintari larderiatsuak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.

Ni ez bainauzu lurtarra, baizik eta izpiritua.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 66. orr.

Kanta Jaunari kantu berria, kanta Jaunari, lurtar guztiok.  Elizen arteko biblia   Sal 96,1

Non dago lurtarrontzat zerua?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 82. orr.

2 (izenlagun gisa)

Gure lurtar bizitzan ikusten dugun guztia materia eta formaz osaturiko gauzak direla nabarmentzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

Ordutik aurrera, munduaren arbuiatzaileak, lurtar gurarien loturetatik askatuta, hiria utzi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 880. orr.

Arimaren etsai den lurtar gizakiaren osasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Amaren begiratua baldin bada lurtarra, zeinek ukatu guri zerutarra dela lurra.  Berria - Kultura   2004-04-23

Haiei, izatez zerutarrak izanik, ez zaie axola argi egiterakoan begira dagoena lurtarra den.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 168. orr.

3 lurrari -ez urari- dagokiona.

Izan ere, izaki lurtarrak uretako bihurtzen ziren, eta igeri egiten zutenak lehorreko.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,19

Gizona, urte gehienak itsasoan emanda ere, lurtarra da, azkonarrak eta basurdeak bezalakoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 96. orr.

Jakin beharra daukazu gure familia lurtarra ez, baina itsastarra dela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 73. orr.

Zer egin animaliak lurtarrak eta itsastarrak edo urtarrak direla irakurtzen badugu, sistematikoki baztertuz lurreko edo itsasoko bezalako hitz jatorrak?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 81. orr.

4 iz Lur planetako biztanlea.

Egiazko beste mundu bakarra, zeren, martiztarrek eta lurtarrek elkarrekin topo egingo balute, beti edukiko bailukete bizia elkarren ezaugarri.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 311. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lurtar bat (3); lurtar guztiok (9)

lurtarra da begiratua (5); zeru lurtarra (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus