Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahi dute lursagarrak landa ditzagun armadaren hazteko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 240. orr.
Edozein armadetan bezala, salda mehe eta lursagar gurintsuz bazkaltzen ziren, arratsaldeetan militarrez bezti, formazio teorikoa irentsi aurretik. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 17. orr.
Eta hamabi hektarea hartan bildutako pilo bat arto, tomate, tipula, lusagar eta babarrun jana nago ni. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 43. orr.
Lur-sagar egosi bat edo bertze botatzen zieten Joanesi eta harekin batera lanetik itzultzen zirenei. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 140. orr.
Lursagar gordina jaten nuen ogi tartean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.
Kuiattoa esne opil gisa, lursagar xigortuekin. Herria 2003-04-03