Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lurrundu, lurrun(du), lurruntzen 1 da/du ad isurkari bat lurrun bihurtu.

Ukendua ez delako berehala lurruntzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Likorea azkar lurruntzen dun egun beroetan.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 48. orr.

Airearekin kontaktuan dagoen ura lurrundu egiten da; poliki-poliki egun hotzetan, eta bizkorrago egun beroetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Arnasa lurrundu eta gora igotzen zen lainoa legez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 114. orr.

Ur hori ere lurrundu egiten da, eta beroa gorputzetik kanporatzen laguntzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Bestela, ahotik ura lurrunduz galtzen da beroa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Lurrunduriko ura ihesi zihoan airean gora txistu gorgarrien erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.

Eguzkiaren erradiazioa da kometaren izotza lurruntzeko arrazoi nagusia.  Berria - Gaiak   2004-06-24

2 irud/hed

Hotz egin behar du kalean: leihoak lurrunduta daude.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 81. orr.

Orduan edandako ardo guztia lurrundu egin zitzaion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 34. orr.

Burmuinak lurruntzeko arriskuan zaude.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.

Etorri bezala lurrundu zitzaion emakume hura.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 210. orr.

Hotzak, beroak, lurrunak..., eta jo-ta-bertan lurrunduko ote naizen beldurrak hartzen nau; beldurrak aurrena eta gogoak hurrena. Eta goxotasuna lurrundu egiten da zeure burua mundura ongi egokitutako pertsonatzat hartu bezain laster.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.

Ni ere desagertua eta lurrundua nengoen, aire huts edo haize bihurtuta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 134. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Roberto betiko lekuan zegoen: neutral corner-etik oso gertu eserita, oholtza karratuko argiari adi, ringeko izerdi lurrundua usnatzeko aski gertu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 63. orr.

Hotzak hilik heldu naiz mendate baten gainera, lur jota, non nengoen ere ikusten ez nuela betaurreko berrien kristal lurrunduen atzetik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus