Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lurrunarazi, lurrunaraz, lurrunarazten du ad lurruntzera behartu.
Pertza bezala jartzen du irakiten urazpia, lurrinontzian bezala lurrunarazten gaineko ura. Elizen arteko biblia Jb 41,23
Sudurrak askoz mekanismo hobea du ura lurrunarazi eta airera bidaltzeko, eta, hala, gorputzetik beroa galtzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.
Aire kanpaiak gutxi ziren; bakoitzak, testuaren aginduei jarraiki analisi sistematikoan buru-belarri, azido kloridriko eta amoniako isuri puska ez nolanahikoa lurrunarazten zuen aire zabalera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.