Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arina zen, lurrun bat bezala, ia irreala, gorrizta. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 259. orr.
Estu besarkatu ninduzun kale-ertzean, ahotik lurruna zerizula. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.
Ahoa erdi zabalik, arnasaren lurruna elkarri emanez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.
Lokomotorrarean lurruna arnasaren gisa mehe eta zuri arratsalde hotzean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 55. orr.
Lurrunezko hodei lodiak. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 170. orr.
Lurra odolez estalirik zegoen, lurruna zeriola. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 170. orr.
Eskaileretan beherakoan betaurrekoak oso gandutu zitzaizkion lurrunez. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 98. orr.
Lurrunezko Moulinex plantxa zuen erosia. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 31. orr.
Lurrunezko makinak bere garaian sortarazi zuen izua ikaragarria izan zen, jende oro trena errailetatik irteteko beldur baitzegoen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 125. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Tximiniatik gora ke arin bat baizik ez zen ateratzen, eta lurrun zuri bat zerien ihes hodiaren muturrari eta balbulen estalkiari. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.
Lurrun mehe hauskor batez inguraturik balego bezala. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 85. orr.
Lur horrek orduan lurrun beroa botatzen du gora, eta hala, gainean dauden leku horietan ur gezako iturriren bat jaioko balitz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3730. orr.
Lurretik aireratzen den eta zerua halako hedadura batean pozointzen duen lurrun hilgarria. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 439. orr.
Kiratsa lurretik gora altxatu eta lurrun atsitu batek astundu zuen eguratsa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.
Beldurra lurrun grisaren antzera isurtzen zen bertatik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.
Gas edo lurrun bat gainazal solido batean adsorbitzeko prozesuak beroa askatzen du beti. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.
Likidoa lurrun bihurtzeko, energia askotxo behar da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Ura beti ur den moduan, izan izotz, izan likido edo izan lurrun. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 28. orr.
Plastikoa urtu eta, lurrun eta hidrokarburozko gas ase bihurtzen da. Berria - Gaiak 2004-08-14
Besterik ez bazen, bentzenoaren lurruna eduki behar zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 88. orr.
Oliozko lurrun lodiak bihurritzen ziren haien gainean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.
Fisio nuklearrak beroa askatzen du, eta bero hori ura lurrun bihurtzeko erabiltzen da, eta lurruna, berriz, turbinak martxan jartzeko. Berria - Mundua 2006-01-18
Lurruna presio handian irten zen, 200 graduko tenperaturan. Berria - Gaiak 2004-08-10
Ihes egindako lurrunak ez zuela elementu erradioaktiborik argitu dute suhiltzaileek. Berria - Gaiak 2004-08-10
Lurruna egiteko erabili den gas beroa hoztu da, neurri batean, eta 100 gradotan dagoela kanporatu egiten da zentraleko 60 metroko tximinia bietatik. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Turbina gelara lurruna eramaten zuten hodiak ugerrak janda zeudela. Berria - Gaiak 2004-08-11
Apirilaren 13an abiatuko dute Azpeitiako lurrun trenaren zerbitzua. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Lurrun indarrezko trena tunel bakoitzean sartzen zenean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.
Bigarren erreaktorearen lurrun sorgailuko hodi bat apurtu zen orduan. herria¬
Lau behargin hil dira Mihamako zentraleko lurrun ihesean. Berria - Gaiak 2004-08-10
Kanbokoan ere edateko ematen dute ura; «bainu eta lurrun tratamenduen osagarri». Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Trena geltokian sartu zen, lurrun hodei batean bafaka. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.
Oso beltza ilea, txamarra ere beltza [...] lurrun laino bat askatzen zuen hatsaldi bakoitzean. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 41. orr.
Arnas kolpeak botatzen zituela esaten du, lurrun lainoxkak airean utziz. Lurrun mataza eskergek zeru ganga behera zekartela irudi zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 11. orr.
Honaxeago, lurrun moltso zuriak isurtzen zituen fabrika batek. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 13. orr.
Eguzki errainu ongileek ur bihurtu ditek lurrun pila hori! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.
Unibertsoaren aurretik lurrun nahasmendu zurrunbilotsu bat besterik ez omen zegoen: hutsa, leizea, amildegia. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 205. orr.
Fenol lurrun kirats gaitzak jasanez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.
Alkohol lurrunen artean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 292. orr.
Izan ere, zenbat eta itsasotik gertuago egon, orduan eta ur lurrun gehiago egongo da. Berria - Gaiak 2004-08-11
Hezetasun lurrun bat altxatzen zen, euri ziri-ziri bat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.
Zeruaren urdina zurbila zen: ke lurrun batzuk, zenbait gandor, aldian behin hodei bat iragaten zen eguzkiaren aurretik, nora ezean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.
Ideologia, izerdi lurrunetan datorkit azalera. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 14. orr.
Eta arnasa sakon hartzeari ekin diot, indarka ia-ia, kresal lurrunean igeri. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 28. orr.
Gauez, batez ere, Florenten garuna lurrun gaiztoz kargatzen zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.
Mitoek gehiegikeria karga bat izaten dute eta lurrun mistiko batean bilduta egoten dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.
Aspertu egiten zaitut beharbada -esan zizun Lupek, tristezia lurrun bati supituan leku eginez eta Vèroniqueren izena aitatzera ausartu ere egin gabe. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 82. orr.
Lehenengo garaietako lurrun-makina, pistoia zilindro baten barruan mugitzen zena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Lurrun-makina baten eraginkortasuan ez da % 20 baino askoz handiagoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.
Lurrun-makina ematen zuen arnaska. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 85. orr.
Burua jasotzean Hogwartseko tren espresa ikusi zuten; lurrun-makina gorri-gorria kea botatzen ari zen bafadaka, eta nasa sorginez eta aztiz betea zegoen, beren haurrak trenera nola igotzen ziren begira. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.
Castejongo zentral termikoei so, tximinia txikienetatik ateratzen den ur lurruna besterik ez da ikusten; ondoko tximinia zabalagoetatik ez da ur lurrunik ateratzen; ezta kerik ere. Berria - Harian 2006-02-12
Bolidoak igarotzean eragiten duen inarrosiak kristaldu egiten du atmosferako ur lurruna. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.
Kometen lorratza aztertuta, ur lurrunaren arrastoak hauteman dituzte hainbatetan. Berria - Gaiak 2006-02-04
Atmosferaren azpiko geruzetan dagoen ur lurruna goiko geruzetara igoaraziko dute eta hodeiak sortuko dituzte, modu artifizialean. Berria - Gaiak 2004-08-11
Ur lurrunezko molekula batek hamasei mila aldiz xurgamen handiagoa du aire lehorrezko molekula batek baino, ur lurruna da beraz gure bero biltegia. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.
Tenperatura jakin batean, asetasun-puntua iristeraino handitu daiteke aireko ur-lurrun kantitatea; puntu horretan, kondentsazioa hasten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.
lurrun bainuen (3); lurrun beroa (4); lurrun ihesa (3); lurrun laino (3); lurrun makina (7); lurrun ontzia (4); ur lurrun (8)
lurruna egiteko (3); lurruna eramaten (3); lurruna irteten (3); lurruna sortzen (3); lurruna zeriola (3); lurruna zerion (6); ur lurruna (8)
ur lurrunik (3)
ur lurrina (4)