Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usain gozo edo lurrintsuak, usaimenaren atsegin puru edo berezkoak adierazten dituztenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.
Galtzerdi leunagoak eta are perfume lurrintsuagoak ekartzen zituen Arlenek, amak eros ziezazkiokeenen aldean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 258. orr.
Soinekoraino jaisten den olio lurrintsua bezala. Elizen arteko biblia Sal 133,2
Bera ez zen Marco Polo, espeziak, lore lurrintsuak eta enparauak bildumatzen zituena. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 35. orr.
Argi nahiz ilunpe, piano gaineko sei kandela lurrintsu pizten zituen beti. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.
Sudur luzea eta kokotsa erabat hautseztatuta zituen; ez ordea inolako hauts lurrintsu eta tindaturekin, [...] azala are nabarmenduko ziotenekin, baizik eta talko-hauts lodi eta zuri distiratsuekin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.
Gazta parmesano batek usain lurrintsu pittin bat gehitzen zion ore egosien astuntasun hari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.
Pertsiako arrozaren samurra; Arabiako kafe-ale lehorren kilikaria; Siziliako ardoaren gozoa; Corintoko mahaspasa lehorraren lurrintsua; Kamargako gatzaren mina. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.
Hozkirri-arrastorik ez, ordea; huraxe bai goiz sargori eta lurrintsua, eguzkia ere inoiz baino lirdingatsuago ageri, eta hostoak ere distira itsuan, eta gu izerdiz eta euriz eta olioz blai, jaioberriak bezain zoldatsu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.