Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lurrinontzi (orobat lurrin ontzi) 1 iz lurrinak gordetzeko ontzia.
Apainketa mahaian hainbat lurrinontzi bistatu zituen, baina bere bizitzan ez baitzuen halakorik egundo ikusi, alferrekoak gertatu zitzaizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 275. orr.
Ez zen errautsik aurkitu ez estufan ez lurrin ontziaren azpian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 46. orr.
2 (adiera honi buruz, ik lurrin 2 ) lurrunontzia.
Eta ontzi handiak ikusten nituen egunero, bai bela ontziak bai lurrin ontziak, munduko bazter guztietatik etorriak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.