Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurreratzeak beldur handia ematen dit, ez aireratzeak bezainbat, baina handia nolanahi ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 222. orr.
Banekien, larritasunezko lurreratze batean, arriskua izaten dela hegazkina jo-eta-txikitu edota sutan kiskaltzekoa... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 26. orr.
Jaisten ari ginen, nahiz eta, esana zigutenez, bi motorrekin ere nahikoa omen, pneumatiko-parea hantxe, airean geldirik, edozein lurreratzeren aurretixe bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 26. orr.
Ontziratzeak eta lurreratzeak, italiarrekin eta falangista espainiarrekin izandako gorabeherak kontatzen jarraitzen du Dupuyk. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 35. orr.
Goi-goian bezalaxe gindoazen, lasai samar eta lurreratze-gurpilik gabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.
DC-7 edo Super-Constellation-en bat edo beste igarotzen zen hegaz, lurreratze-trena jadanik aterata. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 176. orr.
Helburua, aireratze eta lurreratze pistaren luzeera 1.754 metrotik 1.454ra gutxitzea da. Berria - Euskal Herria 2004-05-02
Lurreratze pistak besteok ere behar ditugu, ez ETAk bakarrik. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
aireratze eta lurreratze (3); lurreratze moduluak (5); lurreratze pista (3); lurreratze trena (3)
huygensen lurreratzea (3); larrialdiko lurreratzea (4); larrialdiko lurreratzea egin (4)