Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lurraldekotasun (2 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1 ean) iz lurraldetasuna.
Ezin dugu onartu lurra aintzat hartuko ez duen lurraldekotasuna, edo zentzuzko edukirik izango ez duen egoera juridiko-politiko berria. Berria - Euskal Herria 2006-04-13
Ikusmolde historiko zabala harturik, lurraldekotasunaren galera bi fenomenoren emaitza da: munduko espazioaren desberdintasunak ustiatu nahi dituzten kapitalen zabalkunde-prozesu etengabearena, batetik, eta, bestetik, konkurrentziaren printzipioaren indarra mugatzeko estatuek ipintzen dituzten arauei azpiak jateko kapital horiek beroriek etengabe egiten duten lanarena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.