Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bonba horien parte bat lurpe hortan muntatzen omen zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 48. orr.
Arbelezkoa zen herri horretako lurpe gehiena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 43. orr.
Berdin dio lurraldearen izenean lurra, lur-gaina eta lurpea hustu, zulatu, itzulipurdikatu, desegin edo txikitzen badira ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.
Gizakiak ilunpearen mugak hautsi ditu, azken bazterrak, lurpe sakon ilunenak, arakatzen ditu. Elizen arteko biblia Jb 28,3
Bat-batean, birjina trozatua, jaiki, eta lurpean barrendu zen, hortzak agerian. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.
Satorrak lurpean behar dik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.
Urrezko txanpon batzuk zeuzkala lurpean ezkutaturik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 125. orr.
Gorde nazazu lurpean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 1. orr.
Eta horri esker, egundaino lupean eduki dudan kontua azaldu zait bere hitzetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 32. orr.
Munduan ere uste zabaldua da etsairik onena hilda datzana dela, lupean gorrotoa baino ontzen ez den arren.Meza nausia Basilika lurpekoan izanen delarik 10 orenetan. Herria 2005-09-22
Bertan goratu zen lauza, eta eskailera mehar batetik jaitsi zen Sufrah lurpera. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.
-Joanes, ni ez nauk luzaz hemen izanen eta muntarik ez dik bat-bateko hotz batek ala papista baten sastakadak igortzen nauen lurpera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 118. orr.
Poema zikin batzuk berreskuratzeko gorpu bat lurpetik atera! Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 166. orr.
Espiritu bat dakusat lurpetik igotzen. Elizen arteko biblia 1 Sm 28,13
-Lurpeko toki bat non arimak erretzen egongo diren sekulako- Badaukat iloba bat radiestesista izateko dohainak dituena, irakatsi egin behar nioke lupeko lasterrak bereizten eta harribitxien izpiak begiak itsututa atzematen... Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 197. orr.
Tea prestatu genion gure presoari lurpeko babeslekuan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 137. orr.
Autoa aski hurbil nuen, ondoko plazako lurpeko aparkalekuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.
Lurpeko berotasunean ere elkarrekin, ezin hilez bizirik! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 185. orr.
gorde nazazu lurpean (8); lurpean ezarri (3); lurpean gorde (7); lurpean gordetako (3); lurpean gordetako historia (3); lurpean gordetzen (5); lurpean sartu (10); lurpean zegoen (3)
lurpeko aparkalekuan (3); lurpeko babeslekuan (12); lurpeko egiturak (4); lurpeko pasabide (3); lurpeko tren (3); lurpeko trenak (3); lurpeko uretan (4); lurpeko uretan dagoenetik (4)
gorpua lurpetik atera (3); lurpetik atera (18); lurpetik ateratako (4); lurpetik ateratzeko (5); lurpetik ateratzen (6); lurpetik joango (3)