Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erortzeko mina [= epilepsia] bertze zerbaiten seinalea ditakela, Lurraren amodioarena, eta amodioak sortzen baitu usaian eta berekilan ekartzen baitu, kasik beti, amodio mina, aspaldiko gizon emazteen esperientzia zela eta, amatxik erraiten zeakan hortakotz zutela gure arbasoek erortzeko mina, 'lur-mina' deitzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 164. orr.
Hala eta guzi, ez da posible, ezin liteke, honenbeste pozoin, abere gose, lurmin eta artritis politiko sendatzea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 246. orr.
Nondik-nahiko ekaizteen erasoa sufrituagatik ere, sustrai amorratuak gero eta lurminago barneratzen dituen landare temati eta bakarzaletzat dauka Perurenak, antza, bere burua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 7. orr.