Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Negu gogorra egin zuen, eta Peru gure etxean egon zen lurmendu zuen arte. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 20. orr.
Lehengo tokian geratu ziren haiek nare eta bare, lehengo tokian sustraiak gero eta sakonago, gero eta lodiago eginda, eta lurmendu zuenean bakoitza are indar, grina, amorru handiagoz azaleratu ziren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.
Akabo elurrak ekarritako goraintziak, lurmentzen hasiko baita agudo. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.
Lainoari bazter guztietara zabaltzea eta elurrari lurmentzea beharrezkoa zaien bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 147. orr.
Ia bi hilabete bota zituen etxetik irten gabe; elur-arrastoak oro zeharo desagertu eta dena lurmenduta gelditu zen arte. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.