Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere atzeko garagardotegi burrundaritik lupulu egosiaren usain gozoa zetorren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 103. orr.
Hozkailutik garagardoa atera eta irekitzeaz batera zabaldu zen lupuluaren garraztasuna. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 128. orr.
Udan elkarrekin aritzen ziren lanean: mertxika beratzen, gerezi biltzen, lupulu askatzen, egin zezaketen edozertan, zerbait ordaintzen bazieten eta beti atzetik ibiliko zitzaien nagusirik ez bazen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.
Baratze ugari zeuden, etxaldeek lupulu-labeak eta aletegiak, eta angioak eta ukuiluak zituzten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 17. orr.
Bazter batean, baxerategi txikiago baten ondoan, bi mutil zeuden, zutik, lupulu-garagardoa edaten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.