Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lupua dutenen kasuan, immunitate sistemak zelulei erasotzen die, ehun eta organoei kalte eginez. Berria - Gaiak 2004-05-09
XIX. mendearen azken aldera Pasteur ardiei lupuaren baziloaren aurkako txertoa jartzen hasi zenean, [...]. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.
Lupuaren aurkako Nazioarteko Eguna. Berria - Gaiak 2004-05-09
Zenbaitetan --, lupuak heriotza ere eragin dezake Berria - Gaiak 2004-05-09
Harripetan kukutu sugegorri, lupu, are inurrien bizia izanen da zurea baino interesgarriagoa. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 141. orr.
Esku hura, esku beldurgarri hura, lupua edo armiarma bezala nire errezeletan eta hormetan zehar lasterka. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 190. orr.
Badu hoberik ahoan, trauskilondo hauek mututuko dituen lipua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 11. orr.
Baina etsaiaren sareetara eroriak ziren eta sare haren erdian beha zeukaten lupua nolakoa zen asmatzetik urrun zeuden oraino. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 9. orr.
Horrela sinaturiko artikuluetan, lupua bizi ohi da. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 134. orr.
Lipuak itoko ahal hau! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 7. orr.
Lipuak helduko balie! Gainera, tortilla madarikatu hau lupua baino gaziago dago. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 52. orr.