Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lupia (orobat lupina g.er.) iz itsas arrain bizkar-grisa eta sabel-zuria, bizkarrean bi hegal hezurdun dituena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Morone labrax edo Dicentrarchus l.).
Berdelek, lupiek eta sardinek distira egiten dute txalupen hondoan eguzkitan, izar metak bezala. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.
Arkume saihets bi, lupia frijitua, arrain gozoa zinez. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.
Lengoradu pare bat, barbarinak lupinak, denak fresko-freskoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.
Ez muxarrik ezta lupiarik ere. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 251. orr.