Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Patrikatik lupa atera, eta beste begirada bat egin diot oihalari, luzeagoa eta aztertzaile gisa. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.
Mahai zuri bat zegoen, eta haren gainean jartzen nituen zelaietan ebakitako loreak eta belarrak, lupaz ikusteko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.
Ezagutzen nuen, bai, 1:500.000 eskalako mapa hura, lupaz begiratuta ere ezer argitzen ez zuena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.
Ofizialak zakua eskuetan hartu, lupaz zentimetro bakoitza aztertu, pisatu, neurtu, usain egin eta ostikoka ere erabili zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 285. orr.
Lupa ahaltsu batez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 222. orr.
Baina hori luparekin ere ez zegoen ikusterik. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 52. orr.
Baina ikusi al duzu sekula loreren bat luparen batekin? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 223. orr.
-Aita, gaur goizean sagua harrapatu dut, eta ikusi nahi al duzu haren bihotza lupan [...]? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.
Lupa itxurako betaurreko lodiak daramatzana sudur motz eta zabalaren gainean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 53. orr.
Lupaz aztertu beharko dira estatistika pontifikatuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 123. orr.
Poliziak ikertzen jarraitu eta Joel Cacace lupapean hartu zuen, hau baitzen azken aldian mafiaren buru nagusia eta garai baten Kimberly Kannaughrekin amodiotan ibilia. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 49. orr.