Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urte berriari ongi etorrika luntx eta txanpaina tarteko. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 68. orr.
Luntxa izan zuten gonbidatuek ekitaldiaren ondoren; ardoa, freskagarriak eta pintxoak. Berria - Euskal Herria 2004-10-06
Luntxa eta edariak, eta dantza talde bat; jende izigarri ederra, bereziki emaztekiak. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 71. orr.
12:30etan Bihotz Bakartien Klubaren emanaldia izango da eta 13:00etan herri luntxa egingo dute trikitilari eta bertsolarien saioekin batera. Berria - Harian 2005-08-02
Poloniako idazleak nazkaturik, luncha egin barik geratu dira, ez pasaporte azterketarik gabe, ostera. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 289. orr.
Gaztetxean, gazte asanbladak antolaturik lunch-a izan zen ekitaldiaren ondoren. Berria - Euskal Herria 2004-12-19
Lunch jendetsutik apur batzuek tabernaratu garenean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 44. orr.
Haiek bazekiten, antza, sari banaketa lunch soil batekin amaitzen zela. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 122. orr.
Luxuzko lunchetan edo hegazkinetan bezala banatuko da janaria: aurkezpen polita, anoa txikiak, baxera abangoardistan, aseptikotasunerainoko higienea hamaika bilgarritan babestua. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 54. orr.
Luntxeko zertxobait jan, kopa bat tekila eta gero txanpaiña. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 73. orr.