Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dusselen ohetik, han egoten baitira gordeta egunez, lumatxa, maindireak, burukoak eta tapakiak atera behar dira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.
Bai, andrea! -esan zuen Fetiniak, lumatxaren gainean izarak hedatu eta bururdia bere tokian ipintzen zuen bitartean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.
Ekarria zuen lumatxa, eta, eskuekin bi alboetan astindu on batzuk eman zizkiola, lumaz beterik utzia zuen gela osoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.
Nabaria zen Fetinia ikaragarri trebea zela lumatxak harrotzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.
Begi txikiek eta azalmintzaren kolore horixkak, berriz, lumatxaren eta izaren lagun mina zela salatzen zuten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 56. orr.
Pinguinokumeek beren lumatxa leuna galdua izango dute horrezkero eta luma beltz azulkarak luzituko dituzte, nagusien trajea jaso gabe oraindik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 312. orr.
Lumatxaz leporaino beteriko otarre handien hondarreraino ere sartu behar izan zuen Lisak eskua, Marjolinek eskaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.
Ez dut saltzen ez lupulurik, ez lumatxarik, ez eztirik, [...] ez artilerik, ez xingolarik, ez lihorik, ez ahuntz larrurik, ez bestelako larrurik... Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 68. orr.
Lumatxazko ohazal bat jartzen zion Kearney andreak oinen gainean eta ron-pontxe sendo bat egiten zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.
Emakumezkoek lumatzen jarraitzen zuten, eta tirabiran, gizon gazte hura nork erakarriko; lumatxa finak hegaldatzen ziren, hegaztien usain sendoa hedatzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.