Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hegaztiak lumak harrotu eta nazka handiz begiratu zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.
Isatseko lumak zabaldu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 76. orr.
Aldi berean loroari ere lumak laztu zitzaizkion. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 167. orr.
Perlak bezalako negar-malko lodiak zerizkion hegaztiari luma distiratsuetan behera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 268. orr.
Ubarroiek zenbatu ezineko saldotan alde egingo dute airetik iparralderantz, eta kaioak luma berriak luzituko dituzte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.
Galeper birrindu, desagertu hartatik luma batzuk eta moko odoleztatua baino ezin izan zituen aurkitu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 138. orr.
Luma batzuk ere bazeuden han eta hemen, birigarroei jausitakoak lanean ari zirela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 253. orr.
Haren hanka iharrek burdin hariak ziruditen; haren luma hautsez eta lurrez zikinduek sorgin-belarren buruen antzera egiten zuten inurri-azkura. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.
Garai batean, idazteko baliatzen ziren antzaren lumak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 225. orr.
Gonan itsatsitako luma batzuk astindu zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.
Neure eskua bera ere luma bat bezain ahula eta arina iruditzen zaidak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.
Bost zaintzalek hartu naute alde guzietarik eta luma bat bezala altxatu. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 111. orr.
Jaso zuen lurretik bizikleta lumazkoa balitz bezala. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 30. orr.
· Hobe nuela heroiaren lumak ez janztea, barregarri geratu nahi ez banuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 139. orr.
Baina anaiak lumak maite zituen eta lumaz jazten zuen bere iduria, eta, gainerat, oilarra bezala, ahalik eta lumarik ikusgarrienez apaintzen zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 307. orr.
Luma urdin batek apaintzen zuen nire zapela eta zurezko gurutze batek nire paparra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.
Eskuin eskuko hatz erakusleaz kapelako luma ukituz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 103. orr.
Kasko dotorea zen, luma zuriz hornitua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 303. orr.
Buruan luma daramaten indio errebeldeak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.
Ez zuen koltxoirik nahi izan, ez eta lumazko burkorik ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.
Lastozko koltxoia eta lumazko tapakia. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.
Farfail zurrunezko iduninguru handi bat, eta lumazko haizemaile bat eskuan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 125. orr.
Azpitik hautsa kentzeko mustuka gris bat, luma asko gabea, atera zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.
Nire alboan, hiru oilo saskian, elkarren kontra, luma multzoa dardaraka, burua hegalpean gordeta, dandarra gora, uzki uzkurtu eta arrosa kolorekoak agerian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Baziren han, abere hiltokiko harrietatik hurbil, luma otarre handi batzuk, non aise kabitzen baitziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.
Oilo luma arinak, urre kolorekoak, nabarrak, putz egin eta hegaka goratzen zirenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Baziren indioilo luma luze beltzak eta antzara luma zuri lauak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Buruan kapela luze mehea, indioilar luma bat tente zuena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 9. orr.
Bele lumaren kolore beltza. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 299. orr.
Harri txintxar bat, txori luma bat, intxaur bat eta paper tolestu bat. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 18. orr.
Zuria kapela eta zuria kapelaren gaineko uso luma. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.
Gabiako likatan preso geratutako kaioari luma kendu eta idazten hasiko zen gero bere kaierean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 141. orr.
Luma hainbatetan zorroztu behar izan nuen emaitza ontzat jo artean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.
-Luma, tinta, papera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.
Luma beltz luzea tinta-ontzian sarturik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.
Harryk luma berriro busti eta zera idatzi zuen: "Nire izena Harry Potter da". Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 203. orr.
Filchek luma hartu zuen mahai gainean zeukan ontzitik, eta tirri-tarra hasi zen pergamino bila. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.
Luma hartu eta lanari ekiten saiatu nintzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 163. orr.
Jar ote zitekeen bolatxo txiki bat idazteko luma baten muturrean? J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.
Luma behatzetatik erori eta tinta isuri zuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 165. orr.
Luma muturrari miazka, zer idatzi pentsatzen hasi nintzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 23. orr.
Hasierako 379 orriak makinaz idatziak eta gainerakoak tintazko lumaz eskuz idatziak. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 28. orr.
Gainerako idazleek inguratu eta luma estilografiko zorrotzekin mehatxatu dute. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 15. orr.
· Lumoi, naturaren prozesu ezezagunen batengatik, hegaztiaren kemen intelektuala eta izaera barneratu eta atxikitzen zaizkie, eta horren ondorioz "autorea" deritzan pertsona batek paperaren gainean tintaturik mekanikoki irristarazten dituenean, hegaztiaren pentsaera eta sentimenduen transkripzio zintzo eta zehatza eman ohi du. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 30. orr.
Pinuarena orratza bilakatzen da, gaztainondoarena zerra, zumearena idazteko luma. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 169. orr.
Jakintsua banintz eta luma erabiltzen jakin! J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 111. orr.
Edozein garai, leku eta egoeratan idatziko zuen luma nahi zuen, behar zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 24. orr.
Lázló-Jozsef Bíróri zor zaio lehenengo luma boladunaren asmakuntza. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.
Gerra amaitutakoan, luma berria, garaiko idazlumen antz handia zuen bolaluma sendoa, edozeinentzat izateko asmoarekin komertzializatzen hasi ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.
Eta horretarako barne erraietan, sabelean, tripetan eduki behar dugu beharrizan hori, luzaroan gehienetan, harik eta, egun batez, luma hartzera behartuta sentitzen garen arte. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 106. orr.
Zuen biloben bilobak luma eta idaztortz elektronikoak hartu ditu orratzaren orde. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.
Beste muturrean, Primo Levi: bere luma esperientzia biografikoaren infernuan busti, eta giza hondamendiaren zaurian gaitza bilatzeko bisturi moduan ulertu zuen literatura. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 9. orr.
-Konturatuko zinen, beraz -jarraitu du-, luma beretik idazten dutela Borgesek eta Sábatok, aho beretik mintzo direla. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 68. orr.
Irainak luma barnean gorde dira, baina arazoa ez da funtsean konpondu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 41. orr.
Orriotan edirenen duzun luma ez dela urrezkoa, eta ez dela, halatan, Petrarcarena, Danterena edo Cervantesena, ezta Rabelaisena edo Périgordeko jeinuarena ere, jakina, eta, beraz, ene hitza ez dela, haien kasuan bezala, Jainkoak edo goiargiak ukitua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 11. orr.
Deschampsek zuria du luma: bere istorioa idatzi eta aurkaria zur eta lur uzten du, tintak hamaika baliabide eskaintzen baitizkio, guztiak unean unerako baliagarriak. Berria - Kirola 2004-05-04
Txillardegiren luma nabari da orri hauetan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.
-Mihia bezain arina duzu luma, jauna -mintzatu zen Idiakezen idazkaria-. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.
Hartua bainuen analisien usaia, menturatzen baita luma, hetsia delarik ahoa. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 83. orr.
Nola herri arimaren kontzeptua haren luman arrazarena bilakatu den. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 181. orr.
Autorea berrogeita hamar bat urteko emakume aljeriar bat da, eta darabilen luma-izenak aditzera ematen digu egoera politiko eta sozial berezi batetik ari zaigula eta mozorropean baino ezin izan dituela hauek idatzi. Berria - Kultura 2004-09-22
Osaba Joanikotek hain atsegin zituen Rabelaisen edo Quevedoren luma satirikoetan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 111. orr.
Betiko biztanleen eta etorri berrien arteko talkaren kronika txikia eskaintzen digu, hein batean, idazle gasteiztarraren luma zorrotzak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 71. orr.
Zure luma gatz biperdun hori laket baitzaigu errotik. Herria 2005-05-26
Haizearekin elur lumak errada zihoazen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.
4000 metretan pasatu dugu Xileko muga, elur lumen azpian. Herria 2005-06-02
Biktima nortasuna ADNarekin transmititzen da, eta halaz, zuenak bezalako gerlak hazten dira, elur luma lurrean itzulikatzearen bortxaz borobil erraldoia bihur litekeen eran. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 137. orr.
Lehenengo zeremonia lumapunta garbia jartzea zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 334. orr.
Eta beren luma-puntako suaz nahi dituzte pentsamenduak eta sentimenduak berak pertsegitu eta kiskali, inoren barru-barrueneraino, demokrata estrainio horiek. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 98. orr.
antzara luma (3); hegaletako luma (3); idazteko luma (7); indioilar luma bat (3); luma airean (3); luma beltz (5); luma beltza (3); luma berri (3); luma berrien (4); luma berrien eleak (4); luma bezain arin (3); luma erabiltzen (5); luma eskuan (14); luma eskuan duela (3); luma eta papera (6); luma eta tintontzia (4); luma gorri (3); luma hartu (21); luma harturik (3); luma hartzen (3); luma luze (4); luma muturrak (4); luma otarre (3); luma tintontzian busti (4); luma xorrotx (3); luma zuriak (5); oilo luma (4); ostruka luma (4); papera eta luma (5); uso luma (3)
lumak eta tinta (3); txori lumak (4)
lumaren azpian (3); lumaren maisu (3)
lumazko burkorik (3); lumazko burukoa (3)