Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lukurreria 1 iz maileguz ematen den dirutik ateratzen den gehiegizko korritua; horrelako korritua hartzea.

Mahomet-en legeak nahastu egiten ditu lukurreria eta interespeko mailegua.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Hartan saiatzen ziren ontzi urrietako patroi batzuek, lukurreriak jota, gero eta diru gehiago eskatzen zuten bidaia-txartelagatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 340. orr.

Aberatsak, berriz, asaldaturik bizi ziren, eta lukurreriak hiriko bizitza guztia xurgatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

Kapitala galtzeko arriskua areagotuz, lukurreria ere areagotu egiten zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 94. orr.

Nire aitaren etxea defendituko dut otsoen kontra eta lukurreriaren kontra. Printzeari diru asko aurreratzen diotenean, haien antzea honetan datza: lukurreriaz salatuak izan gabe, beren dirutik etekin handia ateratzean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.

Ez dela lukurreriaz mailegurik hartu behar.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 351. orr.

Ez du esku hartzen bidegabekerian; ez du mailegurik lukurreriaz edo interesak kobratzeko egiten.  Berria - Kirola   2004-11-30

2 (izenondoekin)

Horren ondorioz, mailegutan emateko eta hartzeko bide zintzo guztiak desagertu egin ziren Erroman, eta lukurreria beldurgarria ezarri zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.

Kolonialismoa bat eta bakarra baitzen munduan, aberats eta handikien lukurreria aseezinaren ondorio zuzena, tokian tokiko itxura hartu arren.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 41. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Itsas lukurreriaren handitasuna bi gauzatan oinarritzen da: itsasoko arriskuan, zeinen ondorioz dirua irabazi handiak izatekotan baizik ez baita mailegutan ematen; eta merkataritzak mailegu-hartzaileari negozio handi eta ugariak bizkor egiteko ematen dion erraztasunean; lehorreko lukurreria, berriz, legez kanpo jartzen da, edota, zentzuzkoagoa dena, beren neurri egokietan uzten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

4 lukurreriazko izlag

Lukurreriazko interesekin maileguan hartu eta emateko tentazioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

Finantza-gizon ilun gisa hasi zen bizibidea ateratzen, langileei diru-kopuru txikiak lukurreriazko korrituan mailegatzen ziela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 235. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lukurreriaren kontra (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus