Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alde batera ezin utzi lukainka arruntak, hestebete freskoak, gibel eta erbi pateak, galantinak, saltxitxak, odolkiak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.
Ogia, lukainka eta gaztarekin. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 166. orr.
Handik pixka batera, polenta eta lukainkak jaten ari ziren denak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 130. orr.
Kioskoaren inguruan bildu direnak ricard-a, kakahueteak, txistor eta lukainka errea dauzkaten mahaira inguratu dira. Berria - Harian 2006-05-02
Baina lukainkak, gordetzekoak baitziren, ongi lehortu behar dira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.
Sabela askatzen hasi zitzaion bere tweed-ezko gerrikotik..., hatz bakoitza lukainka bezala loditzen... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.
Esaguk egia, bestela heu ere lukainka bat bezala jarriko haugu zintzilik! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 179. orr.
Legeak eta lukainkak parekoak dira sarritan: bageneki nola egiten dituzten ikaratuko ginateke. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 102. orr.
Politika eta lukainka elkarren antzekoak dira; higuina sentiarazten dute nola egiten diren ikustean. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 79. orr.
Ondoan zeuzkan, bankuan, ogiaren hondarra eta lukainka-xerra batzuk. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 23. orr.
Kitok lukainka zati bat jan zion Ellari, hartara erakusteko ez zitzaiola gaitzitu. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 256. orr.
Morroiari eskatu lukainka-azalak txakurrarentzat. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.
Aleman armadako uniformea soinean, Wernerrek lukainka barna landatu eta larrua blitz jotzen zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 92. orr.
Nire lukainka gorrixka zorrotik aterata, haren atzera salto egin eta enpopatzen saiatzen nintzenean, jesarri eta kexuz zaunkaka hasten zen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 56. orr.
Lukainkaz iltzaturik neukan laguna histerika paratu eta zarataka hasi zen, bere onetik aterata. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 72. orr.
-Nahu'na ene lukainka dasta! -Bettan lizun-aire zebilen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.
-Ene, zer pasatzen zaio Txoren lukainkari? Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 15. orr.
Nire emazteari gisa bereko lukainka irentsaraztea ameskeria zen: elkarrekin egindako urteak eginda, neketan sinetsiko zidan horrelako zaflako bat hartzeko moduko etxeko-lanetan ari izana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.
Ez zion inolako lukainkarik sartuko. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 162. orr.
-Ez ezazue lukainka hori irentsi! Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 141. orr.
Orduan esaten zuen ez zela egin zitekeen gauza, nik esaten nuen bezala, eta ea non asmatua nuen lukainka hori. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 186. orr.
Berdeetako hiru diputatuek kontra bozkatu dute azkenean eta xedea «ametsetako lukainka» besterik ez dela adierazi dute. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Ametsetako lukainkak, bere ustez, toki egokia aurkiturik ere ez baitzuen dirurik haren erosteko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.
Etxearen eta hangarraren arteka hertsian, gizonak eta haurrak taldean eleka ikusten zituen, baina ez zuen hargatik ametsetako lukainkak zenbatzeko astirik galdu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.
Behin hola, bidean nintzela, uda mineko galerna ari zela kanpoan, beribilez etxerakoan, ametsetako lukainketan zintzilik, bi zamari, bata zuria eta bestea beltza, agertu zitzaizkidan faroen eremuan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 31. orr.
Lukainka-mutur egosia. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 192. orr.
Ama arduratu batek seme soldaduari lukainka-mutur bat bidal diezaiokeen bezala. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 78. orr.
Hango taberna batean lukainka mutur bana jan eta baxoerdi bana hartzea erabaki genuen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 71. orr.
· Lukainka muturtxoren bat ez, bijilia zelako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.
lukainka mutur (4); ogia eta lukainka (3)