Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lugintza (orobat lurgintza; Euskaltzaindiaren Hiztegian lugintza agertzen da) iz nekazaritza.
Isilean eta sasian egin beharreko lana da lugintza. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.
Lurgintzan lan egiten duen alogerako mutil batek egunero 15 rupia irabazten ditu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 27. orr.
Hots, lurgintzatik bizi diren, animaliekin harremanak dituzten, naturalezari, landare eta zuhaitzei lotuak dauden, basoan eta mendian bizi direnen joan-etorri eta aburuak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 193. orr.