Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lotze 1 iz lokailuen bidez batzea edo atxikitzea.
Horrela, haizeak bere bidean ez du oztoporik izaten, esekiduraren lotze puntua erdian joan ordez alboetara eraman eta erdiko zatia aerodinamikoki garbiago gelditzen baita. Berria - Kirola 2004-02-25
2 lotura egitea.
Mus jokoarekin lotze horrek beste konparazio baterako ere balio digu: agi denez, ezustean harrapatu nahi du Arrietak irakurlea, muslariak joko lagunekin egiten saiatzen diren bezala. Berria - Kultura 2004-11-20
· Filmeko emakume hotz kalkulatzaile haiekin lotze hark goragalea eman zidan, baina filma bukatu arte itxaron nuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 41. orr.