Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lotsor 1 izond lotsakorra, lotsatia.
Abasek irribarre lotsorra egin zuen, baina ez zuen hitz erditxorik ere esan: ongi ohartu zen zuhurra izatea komeni zitzaiola eta kontuz ibili lagun suminkorrari esaten zionarekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 322. orr.
2 beldurkorra.
Arima lotsor, txepelak ez du munduan misio propio bat: haren bizitzea hor-egotea eta irautea izaten da, eginda aurkitu zituen gauzen artean mugitzea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.