Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neska bat ikusi dut Victoria lorategian, eta lotsatu egin naiz eta ez diot hitzik egin. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 210. orr.
Beraz, lotsa zaitez eta hartu desohorea zeure gain, errugabeak bailiran utzi baitituzu ahizpak. Elizen arteko biblia Ez 16,52
Atean agertu, biluztu eta, bigun-biguna bazuen ere, ez zen batere lotsatu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.
Darling jauna guztiz lotsatu zen egindakoaz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 47. orr.
Jendaurrean lotsatu gabe kantatzen eta hitz egiten. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 156. orr.
Eta on egiten zion pornografian lan egin zuela-eta ez lotsatzeak, nik uste. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.
Baina lotsatu egiten da bere pozaz, berekoikeria itsusi bat delakoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.
Ematen zuen lotsatu egiten zela soldadu-garaiaz hitz egiteaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 26. orr.
Lotsatu egiten al zara nitaz, Hobie? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 110. orr.
Irudipen hori etortzen zitzaidan bakoitzean, lotsatu egiten nintzen neure buruaz. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.
Dionisos lotsatu egin zen bere jarrera paternalistaz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 176. orr.
Jende asko da Touretteren sindromeagatik larritu eta lotsatzen dena, mundutik erretiratu eta armairu batean ezkutatzen dena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.
Lotsatu egin nintzen proposamenarekin. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 139. orr.
Aurrena uko egin zien arratsaldeetako ibilalditxoei, lotsatu egiten baitzen bere soineko xahar maiztuekin, Aurrena uko egin zien arratsaldeetako ibilalditxoei, lotsatu egiten baitzen bere soineko xahar maiztuekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 207. orr.
Harrotu beharrean, lotsatu egin behar omen genuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.
Zorionak lotsatu egiten nau -esan zuen Nathanielek, baina ahotsa ahuldurik, esaten ari zenak ere lotsatu egingo balu bezala. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.
Gehienera ere, ikuskizunaren itsusiak gogaitzen nau, baina ez lotsatzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.
Itsumen hura gogoratze hutsak lotsatu egiten nau orain; ez, ordea, garai hartako jakin-minak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 47. orr.
Zuzen ari zen, lotsatu egiten baininduen Ada nire arropa zikinarekin ikusteak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 164. orr.
Lotsatu egiten hau nirekin hitz egiteak, ala? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.
Orduan, lotsatzen naiz, esnearen molekula salbaietarik, zerbait piztia haziko eta nire oherainoko bidaia luzea tragikoki hautsiko duelako menturaz hordi. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 49. orr.
Baina Magali ez zuen euriak batere lotsatu. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 91. orr.
Ikus beza zure Zuhurtasun Argiak, zu Jaun txit Argia, jasateko ditudan guztiak lotsatu gabe pairatzekotan zenbat naizen Jainko laguntzaren beharretan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 201. orr.
Gehiago lotsatzen zuen bere anaiak Bibliako hitzak errepikatzeak, haren hoztasunak baino. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.
Zenbat aldiz, bide-nabar, lotsatuak zirelarik, hitz miragarri horiek kuraia berriz piztu zuten haien bihotzetan? Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 185. orr.
Lotsatua zen, zepo batean harrapatu erbia iduri. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.
Atzokoa zer zen badakigu, ohorea desohore zela sinetsia genuen denbora hura; eta hala ere biharkoak gaitu lotsatzen Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 9. orr.
Ondo gogoan ditu Mirenek ama lotsatuaren, nekatuaren begirada sinesgogorra. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.
Txibista deigarri batez hornitutako fardela eman zion eta "eskerrik asko" lotsatu batekin batera jaso zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 131. orr.
Irribarre lotsatu batez. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 194. orr.
Batean bisaia eskuekin gordez, bestean eni behatuz aire lotsatu batekin. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 121. orr.
Zure ikasle ginenon mututasun lotsatua hautsi beharrez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.
jendea lotsatu (4); lotsatu antzean (3); lotsatu arren (5); lotsatu gabe (22); lotsatu samar (7); lotsatu samarturik (3); semea ere lotsatu (3); zertan lotsatu (6); zertaz lotsatu (4)
apur bat lotsatuta (3); erdi lotsatuta (3); lotsatuta egon (3); lotsatuta egongo (4); lotsatuta geratu (4); lotsatuta nengoen (7); lotsatuta sentitu (4); lotsatuta zegoela (3); lotsatuta zegoen (4)
mezuaz lotsatzen (3); mezuaz lotsatzen bada (3)