Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lotsagorritu, lotsagorri(tu), lotsagorritzen (orobat lotsa-gorritu g.er.) 1 da/du ad lotsaz gorritu.

Goio tomate zapalduaren moduan lotsagorritu zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 251. orr.

Emakumezkoak gizonezkoak baino aiseago lotsagorritzen dira, sexu ahulekoak gara.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 290. orr.

Lotsagorritu egin zen, eta gaztetzen sentitu zen, bere zain zaharretan zebilen odola berritu izan balitzaio bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 158. orr.

Lotsagorritu ninduen betileetaraino.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 176. orr.

Gaur egun, lotsagorritu egiten naiz eta deseroso sentitzen oroitze hutsarekin, baina orduan bururatu ere ez zitzaidan egiten bestela jokatzerik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

Istant baten buruko zutik baitzegoen atzera berriz xafla zulatuzko plataforman, batere lotsagorritu gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Jimmy ohartu zen lotsagorritzen ari zela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 221. orr.

-Lotsagorritu egingo nauzu! komisariako ate nagusian ikusi nuen neure burua, lotsa-gorriturik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 92. orr.

Txalo handiek agurtu zuten Mary Jane, lotsagorriturik eta partitura urduri bilduz gelatik ihesi irten zenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

-Eskerrak eman aurretik zabaldu egik -barre egin zion Mentxuk mutiko lotsagorrituari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 131. orr.

Hilde andereak irribarre itsugarri batez hartu zuen nire aurpegi lotsagorritua.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 56. orr.

Aitorpen lotsagorritu hauxe baita azken gutun honen arrazoi nagusia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lotsagorritzen ari zela (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus