Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adar ostotsu bat erauzi zuen, gorputzeko alde lotsagarriak estaltzeko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 30. orr.
Galdukeriaren fruitu lotsagarriak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.
Bizitza lotsagarria baino heriotza ospetsua nahiago zuenez, [...]. Elizen arteko biblia 2 M 6,19
Desiraz, gauza lotsagarri eta misteriozko baten tentazioaren aurrean bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 202. orr.
Gauza lotsagarri eta higuingarriak erakusten zaizkie keinuz eta hitzez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.
Eskizofrenia lotsagarri bat saldu eta neurosi errukarri bat erosi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.
Zor eta bonbonkeria lotsagarri gehiago? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 79. orr.
Gaztaro betean galtzen dute bizia, era lotsagarrian hiltzen dira. Elizen arteko biblia Jb 36,14
Victoriak egoera lotsagarrian ikusi ninduela zen errealitatea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 210. orr.
Itxura lotsagarrian jantzita. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 138. orr.
Deus ere ez dago lotsagarriagorik izerdia baino. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 91. orr.
Zuzentasunak goretsi egiten du herria, bekatua nazioen lotsagarri da. Elizen arteko biblia EsZ 14,34
Agustinentzat sinestea ez da lotsagarri. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.
Autoreari guztiz lotsagarri zaio irakurlea hain luzaz nekaraztea beheko klaseko jendeari buruzko kontuekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.
Ilea erabat mozturik edo kaskamotz egotea lotsagarri bazaio, estal dezala burua. Elizen arteko biblia 1 Ko 11,6
Eza inoiz ez baita lotsagarri. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 369. orr.
· Kontu hau guztia lotsagarria da, hasieratik amaieraraino. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 60. orr.
Lotsagarria izan zen han gertatutakoa. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 100. orr.
Guztiz lotsagarria duk Gwendolenekin maitakeriatan habilen modua. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 25. orr.
"Lotsagarriak dira ume hauek", esan zuen berak hasperenka. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 93. orr.
-Zuzena eta bidezkoa dena nolatan lotsagarria izan? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.
Ikusiko duzu, aita: ez dut lotsagarri utziko zure leinua. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 185. orr.
-Bai, lotsagarri laga gaituzu- esaten didate gurasoek. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 23. orr.
Esan zidan neska bat lotsagarri geratzen dela bere sentimenduak jende aurrean horrela agertuta... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 298. orr.
Lisias bera ere lotsagarri ihes eginez salbatu zen. Elizen arteko biblia 2 M 11,12
Biluzik agerraraziko zaitut herrien aurrean, lotsagarri erreinuen aurr ean. Elizen arteko biblia Na 3,5
Une batean, lotsagarri larria bihurtu zitzaidan komunera joateko premia. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.
Katramilatu egin nintzen, lotsagarri, beharrik ez zegoen lekuan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.
Sorterriaren lotsagarri ez izateko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 399. orr.
Zergatik ez konpondu toki publikoetan denon lotsagarri dauden euskarazko disparateak? Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 95. orr.
-Etxekalte hezigaizto horrek denon lotsagarri utzi gaitu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.
Eta ez da, bada, ozenki irakurtzen hasi, nire lotsagarri, keinuak eginez eta ahotsa behartuz, nik idatzitakoa barregarri utzi nahirik! Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.
Etxearen lotsagarria zara! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 107. orr.
Hantxe hilko zara, harrogarri zenituen gudu-gurdi eta guzti, zeure jaunaren etxearen lotsagarri hori. Elizen arteko biblia Is 22,18
Gerla lotsagarri hura ez da ahantzia. Herria 2002-11-14
Buruilaren 16an Sarako elizdorrean zagon ezkila ederra, sute lotsagarri batek du suntsitu. Herria 2003-10-02
Xinaurritegi lotsagarria. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.
Ifernuko labe lotsagarria. Herria 2001-10-18
Asteartea jin zelarik, bigarren gau lotsagarri baten ondotik, Josepe egun guzia etxen egon zen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 179. orr.
Arratsaldea izan zen lotsagarri luzea. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.
Lotsagarri da segur ikustea ETA nola tematzen den bere hartan, borroka harmatuari uko egiteko partez. herria¬
gauza lotsagarri (6); lotsagarri da (6); lotsagarri geldituko (4); lotsagarri geldituko dira (3); lotsagarri geratu (7); lotsagarri geratuko (3); lotsagarri geratzen (3); lotsagarri gertatuko (6); lotsagarri iritzi (4); lotsagarri iritzi zion (3); lotsagarri izango (4); lotsagarri utzi (20); lotsagarri utzi zituen (3); lotsagarri utziko (7); lotsagarri utziz (3); lotsagarri uzteko (3); lotsagarri uzten (5)
auzi lotsagarria (3); egoera lotsagarria (4); guztiz lotsagarria (8); ikuskizun lotsagarria (7); jarrera lotsagarria (12); jarrera lotsagarria izan (3); kanpaina lotsagarria (3); lotsagarria balitz (3); lotsagarria balitz bezala (3); lotsagarria da (110); lotsagarria eman (3); lotsagarria eta patetikoa (3); lotsagarria iruditu (3); lotsagarria iruditzen (10); lotsagarria iruditzen zaigu (3); lotsagarria izan (21); lotsagarria izan zen (11); lotsagarria izango (8); porrot lotsagarria (3); proiektu lotsagarria (4)
egoera lotsagarrian (3); era lotsagarrian (3); modu lotsagarrian (3)
lotsagarritzat jo (21); lotsagarritzat jo zuen (8)