Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gazte lotsagaldu horretaz ari naiz... Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 129. orr.
Kontuan harturik ezen morroiak lehengo aurpegiera lotsagalduarekin begira jarraitzen zuela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.
Seguruenik kafera gauero etortzen zaion lotsagalduaren aditzea izango duzu, ezta? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.
Une hartan lotsagaldu hura eskumenera izan balu, tigre baten gisara oldartuko zitzaion bere atzaparrak itsastera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.
Uste ote zuen errusiar bat, erbesteraturik ere, bere herria saltzeko bezain lotsagaldua izan zitekeenik? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 435. orr.
-Lotsagaldu horren amarrukeria bat baino ez da. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 83. orr.
-Ahantzi zure zakur ametsak, lotsagaldu halakoa -aurre egin zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 238. orr.
Ongilea lagun hurkoaren fidatzaile bihurtzen da; lotsagalduak, berriz, bertan behera uzten du. Elizen arteko biblia Si 29,14
-Bada, nik segituan sartuko nuke lotsagaldu koadrila hori arrastoan! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 178. orr.