Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lotoaren gerizpean babesten da, errekako sahatsek inguratzen dute. Elizen arteko biblia Jb 40,22
Urtaro hartan urmaeleko lotoak zimeltzen ari ziren. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 43. orr.
Odisean kontatzen denez, eztia bezain gozoa da lotoaren fruitua. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 25. orr.
Gero, itsasoratzeko agindua eman nuen, ez bainuen nahi inor lotoa jan eta itzulera ahazturik geratzea. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.
Loto landareak dituen urmael handia. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 126. orr.
Nasaiki landatuak izan ziren Lotus loreen artean, liranja kolorezko arrain lodiak bazeuden urean lasaiki igerika. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 127. orr.
Igel motadunek salto egin dute ertz eguzkitsutik te koloreko ur geldietara, eta dortoka txiki batek loto loreen artean gorde du bere buru zimurra. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 78. orr.
Yogan "loto lorea" deitzen zaion posturan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.
Bularrak ikusiak zizkion, apenas bi loto lili izatetik palmondoen bi fruitu izatera igaro, eta azkenik bi granada mardul bilakatu zirenak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.