Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

loti 1 izond/iz lo asko egiten duena.

Ez nintzen, haatik, asaldatu: bederatzi minutuko atzerapena, eta are gehiagokoa ere, aise barkatzen ahal zitzaion Edurne bezalako panpox loti bati.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Eustaki astotxo lotia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Basoko loti ederra.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 15. orr.

Senari jarraiki, sorbaldaren gainetik begiratu bat egin zion loti ederrari eta artegatasun urduri apurrik ere gabe hurbildu zitzaion isil-isilik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.

Loak hartu naik berriro, hi esnatu zain nengoen bitartean, loti halakoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 284. orr.

-Ikusten duzue, loti ikaragarria bihurtu naiz -esan zuen-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 332. orr.

Gaubeiletan eta beste egite onetan axolagabe, alfer eta loti izan nahi badu, orduan zigorra eman behar zaio asto gaizto eta alferrari bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 634. orr.

2 irud/hed

Lantzean behin Azpeitia lotia zalaparta politikoek inarrosten dute.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 100. orr.

Bularra hartzen ari zen haurraren begi lotiak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 137. orr.

Haiek pasatzean, ateak ireki eta ahots lotiek galdetzen zieten: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 218. orr.

Osaba Vernonek zurrunga loti ozen bat egin zuen ondoko logelan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

loti ederra (10); loti ederrak (6); loti ederraren (5); loti ederren (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus