Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lotarazi1, lotaraz, lotarazten du ad lotzera behartu.

Posta etxetik lehenbailehen abiatu nahi zuen aldi oro, eta, horretarako, zaldi berriak tarantasetan agudo baino agudoago lotarazten zituen, postako nagusiei eraginez eta iemstxikei akuiluka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 173. orr.

Hesola batzuk iltzarazi zizkidan etxe aurreko luzera osoan, eta lurretik hogeita hamar zentimetrora soka batekin lotarazi, landatu behar omen zituen hortentsien euskarritzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 376. orr.

Epaileak lapur ospetsu bat aurkitzen badu, lotarazi egingo du erregearen aurrera eramateko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 304. orr.

Buruak barre egiteko agintzen dit, baina ni naizen txanponaren beste aldeak, bihotzak, Capitán Truenorekin lotarazten dit pezeta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 99. orr.

Zientifikoki zituen emaiten bere erakaspenak, elgarri ongi lotaraziz arrazoinamenduaren bidez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 202. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus