Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dira lotaratzen gaiztakeriarik egin gabe; logura galtzen dute, ez badute inor erorarazi. Elizen arteko biblia EsZ 4,16
Izu-ikararik gabe lotaratuko zara, oheratu eta gozo-gozo hartuko zaitu loak. Elizen arteko biblia EsZ 3,24
Lotara joateko margotzen ziren eta lotaratu aurretik aurpegia garbitzen zuten emakumeez oroitzen zen Egutxi agurea. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 39. orr.
Lotaratu aurretik, ordea, ipuin bat kontatzea eskatzen nion. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 18. orr.
Bere bularren gerizpean lotaratzea axolagabeki, / herrixka baketsu bat mendiaren oinean bezala. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.
Bere ogitik eman ohi zion jaten eta bere edalontzitik edaten, eta bere magalean lotaratzen zuen. Elizen arteko biblia 2 Sm 12,3
Batzuetan, amak lotaratzen ninduen, baina, gehienetan, amonak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 18. orr.