Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenen behar duzuna ahal den oliba oliorik usaingabeena, [...], egoskeran usain nahastuak lorrin eta honda ez ditzan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.
Kaleak hondatuta aurkitu nituen, etxe-sailetan hutsuneak tarteka, eta oraindik zutik zeudenak ere lorrinduta, narriatuta, zulatuta, leihorik gabe, baina hala ere ezagutu nuen bidea gutxi gorabehera. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 244. orr.
Alkondara guztiz lorrinduta zeukan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 111. orr.
Mundu natural jatorraren sinbolo perfektua da berau ere, "honen herri landako, larreko eta gisako hau", diruaren grinak lorrindu gabea oraindik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 22. orr.