Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lorratz 1 iz higituz doan ontzi batek edo zernahi gauzak uretan edo argi batek zeruan uzten duena.

Enbarkazioak ura branka bularraz jo eta erdibituko du, ur erdibituak bitsa altxatuko du eta apar kizkurtu horrek, enbarkazioaren alboak igurtzi ondoren, lorratz zurixka utziko du atzean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Itsasoko uhinak zeharkatzen dituen ontzia bezala: igaro eta arrastorik ez du uzten, ontzipeak ere ez lorratzik uhinetan.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,10

Ontziaren lorratzak zipriztinez betetzen zituen Volgaren ibai bazterrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Kea eta zeruan utzi lorratza, airekoek egin lanaren seinale.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 88. orr.

Argi balen eta kalibre txikiko argi obusen lorratzak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 122. orr.

Iaz jaso zituen laginok Stardust-ek (Izarren hautsa, euskaraz), Wild 2 kometaren lorratza zeharkatuta.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Komenten lorratza aztertuta, ur lurrunaren arrastoak hauteman dituzte hainbatetan.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Komandanteak, kanpora bidean, Geley bere lorratzean darama, hildako arrain bat arrantza hariaren muturretik tiraka eramango balu bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 187. orr.

2 (izenondoekin)

Beren hegada pausatu eta ero samarraz zeru-sabaian lorratz ikusezinak intsinuatzen dituzten kalatxorien txilioak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 21. orr.

3 aztarna, arrastoa, batez ere higituz doan zerbaitek uzten duena.

Badirudi lorrean (arrastan) garraitzen den gauza orok uzten duela lorratza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 172. orr.

Automobilaren pneumatikoen lorratzaren gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Horren ordez, ikertzaile-agentzia bati ordaintzen dio, haren lorratza aurkitzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Aurrena bere urratsen lorratza estali da, gero bera hasi da zuritzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 140. orr.

Iduri likek hiltzaileak ardura berezia hartu zuela bere sar-ateren lorratzik ez uzten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Hori da benetan lorratza uztea, arrasto bizia, eta Lizardi hemen arrastoa utzita joan zen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 77. orr.

Ez zela oso probablea pistolariak nire lorratzean etorri izana.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 128. orr.

Nire pozaren lorratzean bizi naiz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

4 (izenondoekin)

Lorratz zarakartuak ziren, nahiko luberatuak, gurdi batenak ere izan zitezkeenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 76. orr.

Txakurrak sarritan, behin lorratz ziurra hartutakoan, piztia menditar baten atsedenlekua, hostotzan ezkutatua, usnaz aurkitzen duen bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 55. orr.

Ginebrak eztarrian uzten duen lorratz zakarrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Bezperako oinazeak memorian utzi zidan lorratz sakona.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.

Odola, malkoak eta tinta: emakumeak izaki isurkariak dira eta, bareak bezala, lorratz limur bat uzten dute iragaiten diren lekuan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.

Sudurpeko bi lorratz gorriak xukatu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Miren agertzen zait, lepoa urratuta zabuka datorrela nireganantz, odol lorratz batek darraiola...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Atzean jantzi lorratz bat utzirik amildu ziren ohe gainera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

Argi lorratz soil batzuetara mugatzen zen, azaltzean: [...].  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 125. orr.

Eta baten batek bere aldia egin, altxatu eta alde egiten badu, airean tristura lorratz bat uzten duela esan daiteke.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lorratza uzten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus