Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buhameak bazter orotan kurri ibiltzen ziren garai loriosetan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 332. orr.
Urte anitz geroago militante horiek garai lorios horietaz balentriaka eta negarra begian mintzo adi zitezkeen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 27. orr.
Jesu Kristo gure Jaunaren arima loriosa eta beti benedikatua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 61. orr.
Liburu horretan berariaz utziko nuela albora kimika handia, industriategi kolosalen eta fakturazio-ustelkeria zorabiagarrien kimikatzar loriosa, hori lan kolektiboa baita eta, beraz, anonimoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 268. orr.
Historia sartzen ari da Frantzian, ez bakarrik gertakari haundi eta lorios horiena, gertakari latzena ere. Herria 2001-01-18
Bizi lorios eta zoriontsu bat Lisa ttipiari desiratzen diogu. Herria 2005-07-28
Bakarrik gaude, mende mendekariak zeharkatu arren, gazte eta lorios, grebarengatik lekua huts dago: konpainia onean gaudela nola ez aitor? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 115. orr.
Berpizten naiz, gorputza akitua bainan buru-bihotzak lorios!Plazako jendetze hura doi bat arindu bada ere orduan, gehiengo handi bat halere han berean zagon berant arte, lorios. Herria 2003-06-05
Gaztearen irria, herri bizikor baten irria, hainbeste dohain eder eta aberatsekin: ikusten dugularik egun hauetan korrika saldoa laster eta laster, hainbeste gazteren itxaropenez lorios. Herria 2001-04-12
Bai, Kristo Errege eta San Petri eta Paulo, segur, lorios zirela gurekin batean ikusirik: herritar guziak batean eta bakean! Herria 2003-07-03
Batere kanpo ametsik gabe, kanta zezakeen bai loriosik, ez dela nehor munduan "ni bezain urosa denik". Herria 2002-07-25