Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Latinetik frantsesera itzultzen loriatzen nintzen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 18. orr.
Zenbat eta handiago baita irudikatzen dugun maitaturiko gauzak guretzat duen afektua, hainbat eta gehiago loriatuko gara. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 297. orr.
Erraz gerta daiteke bere buruaz loriatzen dena harro izatea, eta bere burua denei maitagarri zaiela uste duelarik, denei gogaikarri izatea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 291. orr.
Auzoarekin joatea deliberatu zuen, eta emazte arrantzaleen elasturiaren aditzeak bai eta arraina enkantean saltzen ikusteak loriatu zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 283. orr.
Horiek guziek loriatu gaituzte luzaz eta loriatzen oraindik. Herria 2002-12-12
Eta loriaturik zeuden... laster etorriko zitzaiela lehen haurra. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 45. orr.
Loriatua nintzen holako neskatxa laketa funts horretan ezaguturik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 53. orr.
Amak holako zernahi galde egin zizkion eta ni loriatua amari esker ikasiz jakin nahiak nituen asko gauza. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.
Mihia furfuriaz dantzatuko zuen arren, funtsean loriaturik zegoen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 256. orr.
Bertsulariaren bozari loriatuak, bata bertzeari ari ziren xarmanki luketela holako bat xantre bezala... Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 103. orr.
Pio Barojaren edo Unamunoren estilo vasco loriatzetik abiatzen da diskurtso politikoaren eta ahulezia linguistikoaren arteko luizia nola zuritu ez dakien saio bat baino gehiago. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.
Hitzezko eta soinuzko jostailuak plazaz plaza jendeak loriatzen zituela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 132. orr.
denak loriatu (8); jendea loriatu (4); jendea loriatu du (3)
jendea loriatua (10); loriatua iduri (3); loriatua nintzen (4)
denak loriatuak ziren (3); haurrak loriatuak (4)
denak loriaturik (3); jendea loriaturik (5); loriaturik atxiki (3); loriaturik egon (3)