Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
loriatsu izond aintzatsua, loriaz betea.
Hamabi izarreko koroa loriatsu bat daramala buruan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.
Bere Lider Loriatsuari jarraitzen dio garaipena arte. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 35. orr.
Etorkizun loriatsu baten alde sakrifikatu zuen bere dirua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.
Antzinatasuna eta aretoan barrena barreiatutako dibanak, horra bere iragan loriatsuaren ezaugarri bakarrak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.
Estimuzko garai loriatsu haien xarma dute hiriak eta hiriko eraikuntzek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
garai loriatsu (3)
egun loriatsua (3)