Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lorezainek lortu dituzte lore gorrien eta zurien bitartekoak, arrosa kolore ezin ederragoko loreak sortuz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.
Nire etxeko langile multzoa kotxezain bat, lorezain bat, gelari bat, sukaldari bat eta aldi berean garbitzaile eta giltzazain zen emakume batez osatzen da. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.
Cape Town hiriko Parke eta Jardinetako udal enpresan lanean hasi zen, eta bertan jardun zuen zenbait urtez, lehen mailako lorazaina izatera iritsi zen arte. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 176. orr.
Neskameari eta lorezainari debekatua zien animalia kaltegarritzat hartzen zirenak hiltzea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.
Ordurako, hasita omen zegoen komentuko lorezainaren semea ezkutuka ikusten... Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 66. orr.
Agurea lorazain ibili zen laku ondoko etxe handi batean . Berria - Kultura 2004-08-29
Iturri ondoan ezagutu dugu aitari lorazain lana eman dion gizona. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 77. orr.
Gero, lorezain armada bat heldu zen, maitagarrien gurditxoekin eta laiekin eta haziekin eta erraboilekin eta umotegiekin, eta handik denbora gutxira lorategi bat sortu zen galeriaren eskumatan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 289. orr.