Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Larruzko txanoa buruan, galtza eta bota beltzak, atorra hori lepo-itxi bat, eta gainean longaina, kanpotik urdin eta barrutik zuri. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 121. orr.
Memo kartzelazaina [...] belaunetarainoko orein-larruzko longain batean bildua zegoen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 80. orr.
Longaineko botoiak lotu, galtzetako hautsa astindu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.
Botoi bat daukak longainan goregi jarria. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 185. orr.
Ondo loturik daramagu longaina, belarrietaraino sarturik txanoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 322. orr.
Longaineko sakela batean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.
Oinetatik bururaino jantzirik lo egiten zuen, longaina bera ere erantzi gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.
Longain bera jantzi zuen zortzi urtean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.
Longainak zabaltzen dituzte larruaren koloreko lurraren gainean edo suharri gorrien gainean, eta borobilean esertzen dira. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 111. orr.
Lekaio bat zihoan damarekin, lepo ugariko longain dotorea soinean eta urrezko galoi batez apainduriko kapelu biribil distiratsua buruan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.
Prozesioan joaten zen dotore erregea, koroa eta longain urdina jantzita. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 66. orr.
Bere longain militarraren lepoa jasota eta egunkari bateko lan sailari so. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.
Argi dute "goi mailako" norbait izan zela, longaina eta kapela altua direla-eta. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.
Txamar eta longain ilunaz jantzirik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 107. orr.
Hotzago eta zakarrago jotzen du haizeak: estuago lotu behar longain berogarria!... Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.
Longain higatuaren papar hegalak zeharo irekiak zeramatzan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.
Gauez izarren soinuarekin batera, azerien eta lehoien orroak iristen zitzaizkien, orpoz orpo segika zituzten soldadu etsaien barreekin nahaste, baina beltza zen gauaren longaina eta babes emailea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 227. orr.