Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
loneta iz belaki mehea.
Beste abantaila batzuk ere baditu lonetak, [...]: «Ikusi dut irtenbide komertziala ere izan dezakeela euskarri horrek, gazteentzat batez ere, olio bat edo bestelako margolan bat baino errazago eros daitekeelako». Berria - Kultura 2004-06-15
Zurda zurruneko eskuila eta baldea lurrean utzi eta soka bati tiraka altxatu zuen zaldi-karrusela estaltzen zuen loneta, antzoki biribil bateko erridaua bailitzan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.
Panpina-tiro postu itxiak, lonetaz estalitako zaldi-feria geldiak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.
Loneta astintzen zuen haizea zen han mugitzen zen bakarra. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.