Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da bilatu behar enuntziatuan batasun luzea edo laburra, sendotasunez edo ahultasunez egituratutakoa, baizik eta besteak bezala lokailu logiko, gramatikal edo lokuziozko batean hartua. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 101. orr.
Baina "zaldaleak irabazi" lokuzioa, bestelako testuinguruetan ere aditu izandu dut, berezko zentzurik galdu gabe. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.
Hizkuntzek esamolde bereziak dituzte: lokuzioak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 232. orr.
Behin batean, hurrengo klaserako latinezko lokuzio bana agindu zigun. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 239. orr.
Gezurretako aditz erabilerak (adizki soilak baztertu eta kate luze bihurtzen diren aditz lokuzio horiek guztiak). Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 193. orr.