Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaur bertan lokutorioko senegaldarrari erosi diot tabakoa. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 101. orr.
Plastikozko zorroan esku koipetsuak sartu eta jan irten dira mutikoak lokutoriotik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 93. orr.
Herri batzuetan lokutorioak jarri zituzten, eta lokutorio horiek zeuden etxeetan, gehienetan bai behintzat, edaritegia izaten zen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 182. orr.
Lokutorio luze bat burdin-sarez, bai familiakoak zeuden aldean eta bai presoak zeudenean, eta erdiko pasilloan kartzeleroak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 101. orr.
Lokutorioetara eraman ninduten, presoarengana. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 23. orr.
Goiz batean nirea ez zen ohe batean esnatu nintzen: ahots irmo batek bizkor janzteko eta lokutorioetara joateko agindu zidan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 25. orr.
Oraingoz behintzat lokutorioan euskaraz egiten uzten digute, beharbada esaten dugun guztia grabatu egiten digutelako. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 249. orr.
Afrikarren telefono lokutorioan bidaiarako gozokiak erosi eta markesinan dagoen jende artean aurkitu du txokoa. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 96. orr.