Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burua makurtu zuen, eskuak lokien kontra estutu zituen, buruari eragin zion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 211. orr.
Hatz erakusleekin lokiak estutuz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 118. orr.
Gizonak emakumea jo zuen eta errebolber bat ipini zion lokian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 56. orr.
Jonek berak eman zion Browningarekin azken tiroa lokian. «Bizia lo», 2003 - 132. orr.
Pizzi hil zuen tiroa lokitik sartu zitzaiola, balaren kalibrea Pizzik eskuan zuen errebolberraren berbera zela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.
Lokiak taupadaka zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 365. orr.
Odolak nire lokiak mailukatzen zituen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.
Lokiak estuturik nituen, bihotza ito beharrean zebilkidan taupadaka. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.
Lokietako zainak, guztiz irtenak, lehertu beharrean zeuzkan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 234. orr.
Ohitu egin nintzen dutxa hotza hartzera eta lokietako sastadei jaramonik ez egitera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 24. orr.
Lokietako izerdia lehortzen zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.
Haren lokietako xerloak beste inorenak ez bezala kizkurtzen ziren. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.
Bizkarrezurra makurturik, urdaileko goragalea lokietaraino igotzen zitzaiola. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 234. orr.
Gero hiru barrunbeak zabaldu ziren, eta burezurraren haustura aurkitu zen; bekoki aldea eta loki aldea hartzen zituen, eta hark ekarri zion heriotza. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.
Puntu horri dagokionez, garrantzizkoak dira loki-lobuluak (belarrien eta bekokiaren artean daudenak). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.
lokiak igurtzi (3); lokiak taupadaka (3)
ezkerreko lokian (3)