Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aguilera estadio nagusiaren alboan egin zuten prestaketa saioa, berdegunea lokaztu ez zedin. Berria - Kirola 2004-01-03
Zeren iturri zaharrari zeriòn betiko ur gardena, ene imajinazinoaren lurretarat heldu bezain fite, lohitzen eta lokazten baitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.
Gona ez lokazteko altxatu egiten duen emakumearen moldez jokatzen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 206. orr.
Lanbidea galdu duzu, zure izena lokaztu, lagunek saihestu egiten zaituzte, Torrance Road-en ezkutatzen zara lepoa oskoletik ateratzeko beldurrez dagoen dortoka baten antzera. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.
Bilbo Basketek aurreneko bi laurdenetan eginiko lan txukuna lokaztu du bigarren zatian. Berria - Kirola 2006-01-15
Hirira sartu zenean, jendearen ibiliak lokazturiko zubi eta kaleetan egin zuen goiz osoa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.
Gelara itzuli zen, oinetakoak lokaztuta. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.
Lisa, berriz, salmahaian, haserre, Florenten oinetako lokaztuak zoladura zuri-arrosa zikintzen ari baitziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 103. orr.
Ez zekien alabari nondik oratu, hainbeste nazka ematen zioten botin lokaztuek, galtzerdi zikinek, gona urratuak, esku eta aurpegi belztuek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 316. orr.
Hhanka-puntetan orain, salto txikiak emanez gero, tarte lokaztuak saihestuz egin genuen Ingoren hilobirainoko bidea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 36. orr.
Denboraren bide lokaztuak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.
bide lokaztuan (4); zelai lokaztuan (3)