Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lokatz (orobat lokatza) 1 iz urezko eta hauts edo lurrezko nahastura edo ore lodia. ik lohi.

Sua zerbait garbia da, lurra, berriz, berehalaxe lokatz bihurtzen da edozein ekaitzen ostean [...]; lokatz ez ezik, ernaminez beteriko ustelkeria ere bai, baselina bezain limuri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Hodei zuri apal, lokatza eta putzuak bezain geldiek estaltzen zuten zerua.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 142. orr.

Garai batean gogoko nuen lokatza, lokatzaren usaina, lokatza ukitzea, eta lokatzetan jolasean ibiltzea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 53. orr.

Belarra berdea zen oso; eta bailarako bidea, lokatzez betea, horizta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Lokatzetan luze etzanda.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 19. orr.

Jendea lokatzetan zaka-zaka zihoan, eta euria atertu gabe ari zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 52. orr.

Kalean bazen erretratua goitik behera estaltzeko adina lokatz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 110. orr.

Etxekoek eta gainerakoek harriak eta lokatza jaurtiz uxatzen zuten aurretik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 942. orr.

Lokatz gaineko lokatza, zabor gaineko zaborra haiz hi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.

2 (izenondoekin)

Bizikleta gainean eserita zegoen, lokatz distiratsuan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 140. orr.

Orduan, Frantziskok, jadanik diruaren benetako arbuiatzaile zenak, leiho batera jaurti zuen, lokatz zikina balitz bezala mespretxatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 746. orr.

Ur goraldiaren sasoian lokatza lodia pilatzen baitzen ibai ertz hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 239. orr.

Maiz ikusten baitugu haizeek gau bakarrean bideak hehortzen eta lokatz biguna azal-gogortzen dutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 429. orr.

Hurbiletik, edabeak lokatz sendo iluna ematen zuen, astiro-astiro borborrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

3 irud/hed

Biolentziak odoleztatzen du gure herri hozkatua, gure gizartea, eta gero eta orakatuago uzten gaitu hiritar guztiak lokatz gorri horretan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.

Izan ere, mende bukaeran, lokatz eta lohi honetan sarturik gaudela, ez da ikusten irtenbide errazik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 196. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lokatz kolore arre hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 142. orr.

Lokatz plastaz beteta genitian berokiak eta jantziak.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 45. orr.

Praka beltzak eta bota are beltzagoak, lokatz zipriztinak gorabehera, praka barreneraino sartuak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 176. orr.

Ur tanta batean birrindurik biraka ari den lokatz bikor honetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.

Oinak lokatz zangatan hondoraino sartuz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 101. orr.

Guinsaugon herria lurperatu duen lokatz oldean harrapatutakoak 1.500 eta 3.000 bitartean dira.  Berria - Mundua   2006-02-19

Lokatz putzu batean urtzen ari balitz bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 84. orr.

46 hildako eta bizirik irten ziren 57 pertsona atera zituzten lokatz metatik.  Berria - Mundua   2006-02-19

5 ik lohi 7.

Gaur egun Añorgan erretzen dituzte lokatz horiek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus