Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lokartu, loakar, lokartzen (orobat loakartu g.er.) 1 da ad lo hartu, loak hartu.

Ez naiz gau berandua arte lokartu. -Edu, lokartzen bahaiz, ostiaka bidaliko haut hemendik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 74. orr.

-Nire aita ere lokartua da.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 132. orr.

Ez nau ni aise loak hartzen, baina behin lokartu eta gero, seko lo egiten dut.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 48. orr.

Gizon zaharra arropaz aldatu eta gero, akitua, etzanik pausatzen da, eta loakartzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 65. orr.

Eskailera-mailetan lokartu da.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 67. orr.

Ezin nintzen lokartu, halere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Marta lokartu ezinik zebilen Pataki zelako hark ekarritako gutuna irakurri zuenetik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 39. orr.

Eta seko lokartu nintzen; mihiseen artean aspaldiko partez goxoki luzatuz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 30. orr.

Halako batean azaldu ziren, horratik, ni kulunkaulkian lokartu berria nintzela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

Soinu, irri, iturrien xurxura eta itzalaren goxotasunari esker, baratzea lokartu da eta amets bat egin du.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

Niri, haur-haurretik, oherakoan otoitz egiten loakartu arte hezi ninduten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.

Hondarretan lokarturiko ur epelaren urrina.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

2 irud/hed

Eskuinekoak jarriak ezkerrean, ederki bertzela denek ikusi dituzte, jakiten ahal duzue nehor ez dela lokartu.  Herria   2001-06-07

Haatik heletarrak ez ziren lokartu, baina behar zen lekura jo zuten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.

Azkenik, haren arima txit santua haragitik askatua izan zen, hondargabeko argitan murgiltzeko, eta haren gorputza Jaunagan lokartu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hantxe gelditu zen, mugitu gabe, ume lokartua gainean zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

Zortea aldeko izanez gero, argiztaturik ikuskatuko genituen haren arreben gorputz lokartuak, deusen estalkirik gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 92. orr.

Halako dirdai maleziazko bat islatu zen bere begi kasik lokartuetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Hala ere, neskatoa ez zen esnatuko, buru lokartu baten pisua zuen eskuan agureak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 33. orr.

Gurpilen hotsak etxe lokartuen fatxaden kontra jotzen zuela berriz ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

-Hiri lokartua ote da? -bota zuen Mikel Strogoffek-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 343. orr.

Nik betazalak jaitsi ditut, gutxienez lokartuarena egiteko eta isilean egon ahal izateko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.

Arreta pixka bat ipini behar zen lokartuak ez zanpatzeko, nahierara etzanda zeuden-eta han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

4 lokartuxe lokartu xamar.

Baina luzara, badira joaiten hasten direnak, lokartuxea zagoena ere ikusi dugu.  Herria   2005-07-07

5 lokartzear adlag lokartzeko zorian.

Horrela egin ohi du lokartzear dagoenetan.     «Bizia lo», 2003 - 37. orr.

Lokartzear zegoela, oinaze sarkor batek erdiratu zion bularraldea eta arnasa sakon hartzeko beharrean gertatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 228. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus