Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Koaderno horia lokarri urdin batez itxia zegoan, eta lokarriaren begiztaren lakrea eraztunaz zigilatuta. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 221. orr.
Lokarri berdez lotua zekarren. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.
Baina Sansomek lokarri berriak ere eten egin zituen, hariak bailiran. Elizen arteko biblia Epa 16,12
Lokarriak hautsi eta handik alde egin, besterik ez zuten nahi. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 148. orr.
Perimedes eta Euriloko zutik jarri ziren, eta gehiago estutu zizkidaten lokarriak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 85. orr.
Eskuan kutxa tipi bat zuela, lokarri mehe bati lotua eta lepotik dilindan eramaitekoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 497. orr.
Kaputxinoen abitu luze marroia zeraman, lokarri eta guzti. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 42. orr.
Galtzak erorita eta zapatak lokarririk gabe. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 113. orr.
Ez dakit lokarriak lotzen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 12. orr.
Bata besteari lokarri etenezin batez loturik zeuden. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.
Gure arteko lokarri mehe eta sendo hori eten nahi dute. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 273. orr.
Alabaina errana da mahai on bat elgarren arteko lokarri bat dela, zinez azkarra, eta eztabaida frango bazkari baten bidez soleitzen dela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 214. orr.
Nola asmatuko zuen Marfak esker oneko lokarri batek estekatzen zituela bere semea eta gazte ezezagun hura? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 281. orr.
Nazio batasunak sortzen dituen lokarriak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 93. orr.
Legeak ezarritako erbesteratzeak gizartearen eta hiritar gaizkilearen arteko lokarri guztiak desegiten dituenean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.
Honek iraganarekiko lokarri tradizionalak urratzea dakar. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.
Odola dugu lokarri, eta, hain zuzen ere, odolkide eta errusiar gisa mintzo natzaizue orain. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 544. orr.
Gure dolumin biziekin batean, opatzen dugu familia guziari, aintzina, segi dezaten beren atxikimendua, lotgarri tinkoa. Herria 2003-03-20
Nire gauzak erlojua, zapata lokarriak, tabakoa, giltzak eta txanpon batzuk ziren. Gizaki libreak bakarrik dira elkarrentzat, zinez, baliagarriak, eta haiek ditu adiskidetasun lokarri tinkoenak elkartzen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 23. orr.
lokarri berezi (3); lokarri berriak (3)
elgarren arteko lokarriak (4); lokarriak apurtu (3); lokarriak askatu (6); lokarriak askatzeko (5); lokarriak askatzen (3); lokarriak estutzen (4); lokarriak hautsi (4); lokarriak lotzen (6); oinetako lokarriak (5); oinetakoen lokarriak (6); oinetakoen lokarriak askatzeko (3); zapata lokarriak (3); zapatetako lokarriak (8)
lokarriz loturik (3); purpura morezko lokarriz (4)