Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lokalismo (orobat lokalismu) 1 iz tokikoa izateko nolakotasuna; tokikoak diren gauzen aldeko joera. ik txokokeria.
Lokalismoa, kosmopolitismoa, sustraiak, aberria eta arlo semantiko bereko hainbat kontzeptu izango dituzte aztergai eta eztabaidagai. Berria - Kultura 2004-06-02
Pentsamenduaren eta sentimenduaren artean, unibertsaltasunaren eta lokalismoaren artean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.
Herder-en nazionalismo eta lokalismo itsua. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 185. orr.
Ez da itzuli behar duela hogei urteko egoerara, alderdiak desegin eta lekuko plataformak sortuz edo lokalismoan itoz. Berria - Euskal Herria 2004-03-26
2 herri batean edo eremu murritz batean soilik erabiltzen den hitza, esamolde edo aldaera.
Beraz, gatxabiltzek, natxetorrek eta oiek lokalismo estu-estuak dira Gipuzkoan. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 101. orr.